IKTak_hezkuntza_aireberritzeko_aitzakia[1]
Goian jarri dizuedan izenburu hori, IKT-ei buruzko artikulu bati dagokio.
Gaur egun, argi dago teknologiarik gabe ezin duzula gorenera iritsi. Egun dauden aurrerapen teknologikoak ikaragarriak dira. Hauen bidez, gauza askotan denbora aurreztu dezakegu eta batzutan baita espazioa ere.
Baina teknologia hauen erabilerak, gauza guztien moduan, limite batzuk eduki behar dituela iruditzen zait. Bestela hauen gehiegizko erabilerak ondorioak ekarri ditzake. Interneta dagoenetik, ematen du jende guztia aislatuta bizi dela gizartetik. Bakoitza bere ordenagailu aurrean jarri, orduak eta orduak pasatzen ditu ordenagailuarekin hizketan. Uste dut, lehengo hizketaldiak, tertuliak, adibidez afal ondorengoak, galtzen ari direla. Orain norberak bere ordenagailua hartzen du eta bai hizketaldiak egiten ditu, baina ez aurrez aurrekoak, ordenagailu bidezkoak baizik. Niri horrelako hizketaldiak ez zaizkit asko gustatzen, iruditzen zait aurpegia ez ikusterakoan, ideiak beste modu batean interpretatu daitezkeela. Horrek inseguritatea sortzen dit.
Bestalde argi daukat, eskoletan integratu beharreko zerbait direla. Bizi garen gizartean bizitzeko ezinbestekoa da teknologia hauen ezagutzak jakitea, eta gainera behar hori gehitzen doala iruditzen zait. Baina kontutan eduki behar da, teknologia aurreratu hauek koste esanguratsua dutela, ikasle guztiek permititu ezin dutena. Horregatik eskoletan aplikatzen direnean, ezin zaio ikasle guztiei eskatu etxean ere horrelako aparatuak edukitzeko.